XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dale Carnegie'k
Bere esan-naia argitzeko, berak ain egoki ta goxo agertzen ditun gertakizun batzuk emen jartzea aiñakorik ez det ikusten.
Nik tartean, nere kolkotik irtendako zerbait jarriko det, baiña zenbat eta gutxiago ta obe.
Gure gerekoitasunak eraginda, beti
Orain doan gertakizun onek lelokeria bat dirudi, baiña irakurri, irakurri, ta gero esango didazu.
Carnegie'k ala dio: Bidalgo edo korreos lantegi batean, eskutitz bat zertifikatzeko txandan zai nengon.
Leiatillan zegon gizona, nekatu itxuran zegon eta nere buruari ala esan nion: Gizon au zerbait alaitzeko zer egin ote dezaket? Beretzat atsegin dan zerbait esan bear diot.
Baiña, zer? Bat-batean, bere buruko ille ederra ikusi nion eta nere txanda etorritakoan ala esan: - Zeñek izan dezaken zuk bezain ille ederra?.
Burua jaso, eta arrituta, baiña irripar gozo batekin ala erantzun zidan: - Bai? Ba, orain baiño ederragoa izan det!.
Len bezain ederra ez ba'zan, oraindik ere bikaña zuala erantzun eta pozez beterik gelditu zan.
Une batean izketan egon ondoren, agurtzerakoan ala esan zidan: - Geiagok ere gauza bera esan didate....
Gizon ura etxera pozak txoratzen joango zala ba-dakit eta ni ere oso pozik gelditu nintzan, bere alde zerbait egin nualako.
Carnegie'ren iritzian, adiskideak egiteko, besteak aintzakotzat artzen jakin bear da.
Gizakien izaeran, aintzakotzat artua izatea, oiñarrizko naia da.
Danok, bakoitzaren duintasuna ta merezimenduak ezagutuak eta aitortuak izatea nai degu.
Danok zerbait bagerala uste degu ta gure ezaugarri berezi oiek iñork goraipatu ta aitortu ezkero, adiskide on bezela artuko degu.